XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia airean erantsi zion pegatina.

Aste hartan Bernhardi tokatzen zitzaion arbela borratzea eta berriro altxatu beharko zuela espero zuen.

Ea lehenbailehen jaikitzen zen.

Gehiegizkoa da hau eguerdi baterako, pentsatu zuen Benek.

Eta horrelaxe, klasea bukatu aurretik Bernhardek zutitu egin behar izan zuen berriro.

Ipurdi-aurpegia ederto zegoen. Erdi-erdian.

Bernhardek egiten zuen pauso bakoitzean, begirada okertzen zuen.

Arbelak urrutiago egon behar zuen, pentsatu zuen Benek. Baina nahikoa zen.

Ipurdi-aurpegiak keinu harrigarriak egiten zituen. Denak ohartu ziren.

Batzuk barrez lehertzen hasiak ziren.

Bernhardek ezin zuen ulertu zer gertatzen zen.

Alde batera eta bestera begiratzen zuen.

Seibmannek ere ezin zuen ikusi aurpegi arraro hura Bernharden ipurdian.

- Zer gertatzen da, berriz, orain?- galdetu zuen Seibmannek.

Inork ez zuen ezer esan. Txutxu-mutxuka ari ziren.

Untxi-barre gaixtoak egin eta ahoa estaltzen zuten.

Benek Annak zer egiten zuen begiratu zuen.

Masailak puztuta zituen eta ukabilaz ezpainak estutzen zituen.

Azkureak aldegin ziola nabaritu zuen Benek. Poztu egin zen.

Bernhard ez zen oraindik ohartu.

Pauso handi bat eman zuen eta ipurdi-aurpegiari ia malkoak atera zitzaizkion.

Regine barrez lehertzen ari zen.

- Aski da - esan zuen Herr Seibmannek.

Bernhard, gero eta kezkatuago, bere gorputz ardatzaren inguruan itzulinguruka zebilen etengabe.